Gazteek gazteentzat zuzendutako parekorik gabeko proiektua
European Youth Summiten (EYS) Europako eta Europatik kanpoko gazteak bilduko dira, Europaren orainari eta etorkizunari buruz dituzten ideiak proposatu eta partekatzeko.
2022. urte hau Gazteen Europako Urtea da, gure urtea da. Goi Bilerak aukera emango digu guri, gazteoi, elkartzeko eta elkar inspiratzeko, gure ingurunean ahalik eta inpaktu handiena lortzeko.
Lau egunez, goi-bileran 18 eta 30 urte bitarteko 150 gaztek parte hartuko dute, eta 20 aditu baino gehiagorekin batera 6 gairi buruz aurkezteko, eztabaidatzeko eta elkarrekin sortzeko aukera izango dute.Gainera, parte-hartzaileek beren hirietara itzultzeko eta proposamenak tokiko, eskualdeko eta estatuko gobernuekin partekatzeko beharrezko trebetasunak garatzeko prestakuntza emango da.
Goi-bileran Europar Batasuneko hainbat estatu eta eskualdetako gazteak bilduko dira, elkarrekin egiten den lana aberastuko duen askotariko partaidetza bilatuz.